Gipuzkoako Foru Aldundiaren hasierako orria
Hemen zaude: Hasiera > Irisgarritasuna >

Irisgarritasuna

Web irisgarritasunak adierazten du webgunera eta horren edukira ahalik eta pertsona gehienek dutela sarbidea, nabigazioko testuingurua edo erabiltzaileen desgaitasuna alde batera utzita.

Nabigazio testuingurutzat hartzen duguna dira gailuak, nabigatzailea, Interneterako konexioaren abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, inguruneko baldintzak, etab. Aldiz, desgaitasun terminoarekin ikusteko, entzuteko, mugitzeko edo sentitzeko urritasunei egiten diegu erreferentzia.

Irisgarritasun mailak

Gipuzkoako Foru Aldundiak konpromiso irmoa du bere webgunearen irisgarritasunarekin eta bere helburua da bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienei helaraztea, edozein desgaitasun dutela ere. Horretarako, gure irisgarritasun jarraibideak honako hauek dira:

  • W3C-k ezarritako web estandarrak (XHTML 1.0 trantsizionala baliozko markatze semantikorako eta kaskadako estilo orriak (CSS) diseinurako) erabiltzeak webgunea hainbat gailu eta plataformatan egoki ikustea ahalbidetzen du, bai eta edukia behar bezala inprimatzea ere.
    W3C XHTML 1.0 logotipoa XHTML 1.0: aitortzen du XHTML 1.0 bertsioko lengoaia behar bezala erabili dela eta sintaxia lengoaia horren gramatikaren araberakoa dela. Horren estekak W3C-ren balidatzailea darama.
    LW3C CSS level 2 logotipoa CSS-2: aitortzen du erabilitako estilo orrien sintaxia zuzena dela. Horren estekak W3C-ren kaskadako estilo orrien balidatzailea darama.
  • WAI (Web Accessibility Initiative)leiho berri batean irekiko da protokoloaren WCAG (Web Content Accessibility Guidelines)leiho berri batean irekiko da arauak betetzea, gutxienez, AA mailan eta, zati batean, AAA mailan. Arau horiek mundu mailan daude indarrean eta ofizialki aitortzen ditu W3C-k (World Wide Web Consortium)leiho berri batean irekiko da, interneteko estandar gisa.
    W3C WAI-AA irigasrritasun maila logotipoa W3C-ren WCAG 1.0 “AA” mailaren arabera: aitortzen du web 1.0 edukiaren irisgarritasunerako jarraibideak betetzen dituela, A-bikoitza mailan. Bertako estekak irisgarritasun mailen eta ikonoen erabilerari buruzko azalpenetara eramaten du.
  • Web irisgarritasunaren testaren (TAW)leiho berri batean irekiko da bitartez aipatutako jarraibideak betetzen direla egiaztatzea. Tresna hori Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak sustatzen du, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeak ezarritakoari jarraiki.
    TAW-ren irisgarritasun AA maila logotipoa TAW: WAI-AA maila. Maila hori 1 eta 2 lehentasuneko arazo automatikorik egon ez eta lehentasun horietan adierazitako eskuzko arazoak baztertzen direnean lortzen da.

Badakigu, noski, atari honen irisgarritasuna hobetu daitekeela, eta horretan lanean diardugu. Ahalegin horretan zure iradokizunekin laguntzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, egoitzako Kontsultak, kexak eta iradokizunak atala erabil dezakezu.

 Nabigaziorako laguntzak

  • Letra tamaina aldagarria. Webgune honetako orriak diseinatzeko, testuen tamainan unitate erlatiboak erabili dira. Orriak ondo ikusten dira edozein bereizmenetan eta erabiltzaileak testu tamaina aldatu dezake, “Kontrol” eta “+” teklak aldi berean sakatuta, handitzeko, eta “Kontrol” eta “-”, txikitzeko.
  • Webgunearen mapa. Erabiltzaileak webguneko orrien aurkibidea topatuko du gunearen mapa.
  • Nabigazio ibilbidea. Erabiltzailek beti jakingo du zein ataletan / azpiataletan dagoen, orriaren goiko aldean ikus dezakeen nabigazio ibilbideari esker (“ogi mamien ibilbidea”).
  • Tabuladore bidezko nabigazioa. Orriaren edukia era logikoan antolatu da, edozein gailu erabiltzen dela ere nabigatu ahal izateko, eta horrela sagurik erabiltzen ez dutenek nabigatu ahal izateko.
Gipuzkoa.net atariko orri nagusia. Leiho berri batean irekiko da.

© Gipuzkoako Foru Aldundia
Harpidetzak - Irisgarritasuna - Lege oharra