Jabetza intelektuala
Web orri honen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web orrian dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bai web orrirako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
Pribatutasuna eta datu pertsonalak
Interesatuak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.
Datu horiek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko 292 zk.ko EAOa) ezarritakoari jarraituz ez bada.
Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere.
Erabiltzaileak web orriaren atalen batean bere borondatez eman dituen datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.
Cookie-ek (zerbitzariak orrira sartzen denaren ordenagailura bidaltzen dituen informazio artxibo txikiak) edo erabil daitezkeen antzeko bestelako bitarteko batzuek web orriaren erabiltzaile fisikoa identifikatzea ahalbidetuko duen informazioa biltzeko balioko dute.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, interesdunak edozein momentutan izango ditu sartzeko
, zuzentzeko
, ezerezteko
, eta aurka egiteko eskubideak
, arauz ezartzen denari jarraituz.
© Gipuzkoako Foru Aldundia - 2013-05-23 Harpidetzak - Irisgarritasuna - Lege oharra