Gipuzkoako Foru Aldundiaren hasierako orria

RSS formatuari buruzko informazio gehiago kontsultatu

  • Zer da RSS? Interesatzen zaizkizun webguneen edukiaren inguruan egunean egoteko modu erraza da, automatikoa. Ez da teknologia konplexua, informazioa zure ordenagailura eramateko formatu sinplea baizik. Informazioa banatzeko modu honi “sindikazio” deitzen zaio.
  • Zer da “edukiak sindikatzea”? Orrialde jakin batzuetan maiz sartzen diren erabiltzaileei edukiak automatikoki banatzeko modua da, erabiltzaileak orrialdeetan sartzeko beharrik gabe. Eduki horiek kanalen bidez banatzen dira, arrunki “feed” deiturikoen bidez, eta erabiltzaileak horietarako harpidetza egin dezake. Harpidetza egin eta kanal horiek irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioek hainbat izen dituzte, nahiz eta ohikoenak “albiste irakurleak”, “feed eranskailuak”, “kanal irakurgailuak, “Newsreaders” edo “Feed Reader” diren.
  • Zer abantaila ditu? RSS formatuak etengabe egoitza elektronikoaren atariko berrikuntzen berri ematen dizu, zure datuak edo zure posta elektronikoko helbidea inori eman beharrik gabe, beraz, web editorearentzat ezezaguna da. Norberak erabaki dezake zein informazio jaso nahi duen. Halaber, norberak aukeratzen du noiz ezabatu nahi duen informazio iturri hori bere zerrendatik.
  • Nola egin harpidetza? RSS formatua duten webguneak zein diren jakiteko, orrialde horiek “RSS” siglarekin koadro txikirik edo atari honetan erabilitakoa bezalako ikonorik baduten ikusi behar da: RSS formatuaren logotipoa
    Zure nabigatzailean irakurle jakin bat edo mahaigaineko irakurleren bat baduzu, sakatu RSS formatuaren logotipoa ikonoa eta sindikazio kanala automatikoki erantsiko da.
    Web irakurleren bat erabiltzen baduzu, ziurrenik kanalaren RSS helbidea (URL) irakurlean kopiatu beharko duzu eta, horrela, egoitza elektronikorako harpidetza eginda izango duzu.
  • RSS irakurleak. Albiste irakurleak edo feed eranskailuak kanal edo feed-etarako harpidetza egin eta horiek irakurtzeko aukera ematen duten programak dira. Erabiltzaileak harpidetza eginda duen web orrialdeen eguneraketak bildu eta gune horietako informaziorik berriena erakusten dute, titular, laburpen edo testu oso gisa, irudi, soinu edo bideo artxiboak barne. Askotariko hainbat irakurle daude. Besteak beste, honako hauek aurki ditzakegu:
Gipuzkoa.net atariko orri nagusia. Leiho berri batean irekiko da.

© Gipuzkoako Foru Aldundia
Harpidetzak - Irisgarritasuna - Lege oharra